Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Skanderberg

(George Kastrioti izenaz ezaguna). Albaniar heroia (Albaniako iparraldea, 1405 - Lezhë, Albania, 1468). Gjon Kastrioti Emathia-ko printzearen semea zen. Gaztetan atxilotu eta turkiar sultanarengana eraman zuten. Han islamdar egin zen, eta Iskander izena jarri zioten. 1443an turkiarrek Serbian izan zuten porrotaren ondoren, turkiarren gudarostea utzi eta albaniarrekin batu zen islamdarren kontra borrokatzeko. 1444an kristau egin zen eta albaniar printzeen liga eratu zuen bere familiaren ondasunak berreskuratzeko. 1444-1466 bitarteko urteetan Murad II.a sultan turkiarraren 13 eraso atzera bota zituen, eta geroztik albaniarren heroi bihurtu zen. Veneziaren, Napoliren eta Aita Santuaren laguntza izan zuen turkiarren kontrako guduetan. Turkiarren erasoei aurre egin zien hil arte. Hura hil eta handik urte batzuetara Albania turkiarren mende geratu zen.