Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Skelton, John

Ingeles poeta eta satira idazlea (?, 1460 - Londres, 1529). Politika eta erlijioa izan zituen bere poesietako gaiak. XX. mendean berreskuratu du mende askotan galdutako ospea. Aho hizkuntzan oinarrituta, lerro motzetako poema errimadunak (eskeltonikoak) idatzi zituen. Cambridge-ko eta Oxford-eko unibertsitateetan erretorika ikasi zuen, eta baita Belgikan ere. Antzinako greziarren eta erromatarren idazlanak itzuli zituen, eta Henrike II.aren gorteko poeta izan zen eta geroago York-eko dukearen irakasle. 1512an Henrike VIII.ak gorteko predikari izendatu zuen. Haren hiru satira ezagunenak dira: Speke Parrot (1521), Collyn Clout (1522) eta Why Come ye Nat to Courte (1522). Hiruretan humanisten ideia berrien kontra idatzi zuen.