Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sjöman, Vilgot

Suediar zinema zuzendaria (Stockholm, 1924 - 2006). Lehenengo filma egin zuenetik beretik (Maîtresse, 1962), analisi psikologikoa, emakumearen bakardadea eta sexualitatearen gaiak askatasun mota guztietara iristeko bide gisa erabili zituen. Sjömanen lan nagusiak hauek dira: Soinekoa (1964), Nire ahizpa, nire maitea (1965), Tabua (1977), Linus (1979), Ikusnahia naiz, horia (1967), Ikusnahia naiz, urdina (1968).