Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Simon, Claude

Frantses idazlea (Antananarivo, Madagaskar, 1913 – Paris, 2005). Simon-en obra Nouveau roman izeneko joeraren barnean sailkatu izan da. Gutxi zehazturiko pertsonaietatik abiatuz eta itxuraz garrantzi handiko ez diruditen gaiak ukituz, C. Simonen eleberriek errealitatea bere joritasunean hautematea zuten helburu; hartarako, ohiko gramatika denborak aldatzen saiatzen da eta esaldi luzeak eta parentesiz josiak, deskripzio zehatzak edo zatikako analisi psikologikoak zituztenak, erabiltzen zituen. La route des Flandres (1960, Flandesko bidea) egile horrek eleberriaz zuen ikuspegia adierazten du. C. Simon-en beste zenbait obra: Histoire (1960, Historia); Le Palace (1962); La Bataille de Pharsale (1969, Farsaliako bataila); Le Corps conducteurs (1971, Gorputz eroaleak); Tryptique (1972, Triptikoa). 1985ean Literaturako Nobel saria jaso zuen.