Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Simmons, Jean Marilyn

Britainiar zinema, antzerki eta telebista antzezlea (Crouch Hill, 1929). Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, 1941ean, Aida Fosterren dantza eskolan sartu zen, eta handik lau urtera eskuratu zuen titulua. Antzezpeneko eskolak hartu zituen Laurence Olivierren eskutik, eta lehenengo aldiz 1944an lortu zuen zinemako paper bat, Give us the moon (Eman Ilargia) filmean. Lan haren ondoren berriro kontratatu zuten Mr. Emmanuel obrarako. Protagonista gisa 1946an egin zuen debuta, Uncle Silas (Osaba Silas) lanarekin, eta handik sei urtera hasi zen Hollywooden. Bitarte horretan arrakasta handia lortu zuen 1949an, Ofelia filmarekin. Baina nazioarteko ospea Padura urdina gazteei zuzenduriko film erromantikoen sailarekin eta Itxaropen handiak lanarekin lortu zuen. 1950eko hamarraldian lan aipagarri ugari egin zituen, adibidez Tunika sakratua (1953), Sinuhe egipziarra, Desirée eta batez ere Espartaco (1958). Geroztik, Gailurrean bizitzea (1965) eta Bandera urdina (1982) interpretatu zituen, besteak beste.