Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Simeon Ia

Bulgariako tsarra 893-927 bitartean (927an hila). Boris I.aren semea. Bulgariako lehen errege kristaua izan zen. Erreinua zabaltzea izan zuen helburu nagusia: bizantziarren aurka borrokatu zen, Hadrianopolis eskuratu zuen eta Konstantinopla hartzerik lortu ez bazuen ere Aita Santuak eskubide bereziak eman zizkion. Balkanetako penintsula ia osoa hartzen zuen inperioa antolatu zuen. Artea eta jakintzak indartu zituen.