Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Simenon, Georges

Belgikar idazlea (Lieja, 1903 - Lausana, 1989). Simenon idazle guztiz emankorra izan da –400 eleberri inguru, milatik gora kontakizun labur–, eta batez ere polizia eleberriengatik da ezaguna. Generoaren berritzaile izan zen; Maigret komisarioaren sortzailea da, ikerketak Frantziako gizartearen giro gris ilunetan egiten dituen polizia, psikologia sen sarkor baten laguntzaz. Pertsonaia horiprotagonista duen eleberri saila –1931n hasi (Pietr le Letton) eta 1972an amaitua (Maigret et Monsieur Charles)– hizkuntza askotara itzuli da. Gainera, badira eleberri horien 50etik gorako zinema bertsio, telebista sailez gainera. Hauek dira Maigret-en saileko lan batzuk: Le pendu de Saint-Pholien (1931, Saint-Pholien-eko urkatua); Láffaire Saint-Fiacre (1932, Saint-Fiacre afera); Le chien jaune (1936, Zakur horia); Mon ami Maigret (1949, Maigret ene laguna); Maigret à l’école (1954, Maigret eskolan); Le veuf (1960, Alarguna); Maigret hésite (1968, Maigret-en zalantzak). Polizia girotik kanpo eleberri psikologikoak, abenturazkoak eta ohiturazkoak idatzi zituen. Bestalde obra autobiografiko zenbait ondu zituen, hala nola Mémoires intimes (1982, Oroitzapen intimoak).