Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sigurdardottir, Jakobina

Islandiar idazlea (1918 - 1994). Frida A. Sigurdardottir idazlearen ahizpa. Emakumearen askapenaren aldeko mugimenduko kidea izan zen, eta horrela, bere lanetan tradizioz emakumeek gizonarekiko bizi izan duten mendekotasunaren lekuko garratza eskaini zuen. Ur bizia (1974) lanak eman zion ospea; obra horretan senarra desagertu zaion emakume baten bizipenak agertzen ditu, bien arteko tarte izugarriari berriro aurre ez egitearren senarra hilda agertzea nahiago duen emakume baten istorioa hain zuzen ere.