Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Signac, Paul

Frantses margolaria (Paris, 1863 - Paris, 1935). Margolari inpresionisten lanen kopiak egin zituen hasieran, baina Seurat ezagutu zuenetik neoinpresionisten taldeko kide egin zen; Signac izan da neoinpresionismoaren ideiak eta oinarriak hobekien adierazi dituena. Ikuspegi margolari bikaina zen, kolorea ezin hobeto menderatzen zuen, eta olio pintura eta akuarela teknikak erabili zituen. Lan nagusiak: Louis-Philipppe zubia, Gasometroak Clichy-n, Comblat-eko gaztelua.