Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sik, Ota

Txekiar ekonomialaria, Suitzan herritartua (Plzen, 1919). Txekoslovakiako ekonomia erreformaren aitzindaria eta Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat izan zen. Europako nazio sozialistei kritikak egin zizkien burokraziak haietan zuen neurri gabeko garrantziagatik eta aginpidearen autoritarismoagatik, eta langileen bizi baldintzak hobetzearen eta haiek enpresen kudeaketan parte-hartzearen alde agertu zen. 1968an sobietar gudarostea Txekoslovakian sartu zenean Pragatik alde egin behar izan zuen eta Suitzara erbesteratu zen.