Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shackleton, Ernest Henry

Irlandar itsasgizona eta esploratzailea (Kilkea, Kildare, 1874 - Grytviken, Hego Georgia, 1922). 1901-1904 urteetan Robert Falcon Scott ingeles esploratzailearen Antartikarako espedizioan parte hartu zuen. 1908. urtean Zeelanda Berritik Hego Bururantz abiatu zen. 1914. urtean, Endurance itsasontzian, Antartikako eskualdeak esploratzera irten zen berriro ere baina 400 egun eman ondoren izotzak harrapatuta geratu zen eta bertan behera utzi behar izan zuen espedizioa (1915). Obra nagusiak: The Heart of the Antarctic (1909, Antartikako bihotza) eta South (1919, Hegoaldea).