Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Shaba

(Antzina Katanga). Zaireko hegoaldeko eskualdea, Tanganyika aintziraren, Zambiaren eta Angolaren artean. 496.887 km2 eta 4.550.000 biztanle. Hiri nagusiak: Lubumbashi, Kolwezi eta Likasi. Aberastasun handiak daude lurpean: kobrea, kobaltoa, uranioa, zinka, burdina, zilarra, urrea, eztainua eta manganesoa. Upemba eta Kundelunge parke nazionalak daude eskualde horretan.  v  Historia. Belgikako administraziopean egon zen 1885. urtetik aurrera eta independentzia saio ugari izan zen harrezkero. 1960. urtean Kongok (Zaire bihurtuko zen) independentzia eskuratu zuenean Shabako eskualdeak Kongotik bereizi nahi izan zuen Moise Tshombe buru zuela. Shabako independentziaren aldeko askok Angolara erbesteratu behar izan zuten Kongoko, Belgikako eta Nazio Batuetako militarrek auzian esku hartzea erabaki zutenean. 1977. urtetik aurrera eraso ugari antolatu dituzte Shabako independentziaren aldekoek Angolatik bertatik.