Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Serpa Pinto, Alexandre Alberto da Rocha de

Portugaldar esploratzailea (Tendais, Cinfaes, 1846 - Lisboa, 1900). Madagaskarren ibili ondoren (1868), Kongo eta Zambeze ibaien arteko lurraldea esploratu zuen, eta bi ibaien adarrak ere aztertu zituen (1877). Kalahariko basamortua igaro zuen, eta Pretoria eta Durbaneraino heldu zen. 1889. urtean Mozambikeko gobernari izendatu zuten eta Angola anexionatu nahi izan zuen, baina Ingalaterra aurka jarri zitzaion eta Zambeze ibaiaraino atzeratu behar izan zuen bere gudarostearekin batera.