Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Semipalatinsk

Kazakhstango ekialdeko hiria eta izen bereko eskualdeko (179.600 km2 eta 715.000 biztanle) hiriburua, Irtish ibairen ertzean. 317.000 biztanle. Nekazaritza eremu zabal bateko (garia, garagarra, behi azienda) merkataritza gune garrantzitsua da, eta industria da (ehungintza, janari industria, nekazaritzako makineria, altzairugintza, eraikuntzako gaiak) hiriko ekonomia jarduera nagusia. Aipagarria da gotorleku zaharra; Dostoievski han erbesteratua izan zen.