Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sebastián Aguilar, Fernando

Aragoiko elizgizona (Calatayud, Zaragoza, 1929). 1953an apaiztu zen, eta 1956. urtetik aurrera teologia irakasle izan zen Salamanca, Erroma eta Vallseko Claretarren Seminarioetan. 1971tik, 1979an Leongo gotzain izendatu zuten arte, Salamancako Unibertsitate Pontifizioko errektore izan zen, eta 1987an Espainiar Gotzainek Espainiako Gotzain Konferentziako idazkari nagusi aukeratu zuten arren, kargua laster utzi behar izan zuen, Aita Santuak Granadako Artzapezpikuaren laguntzaile izendatu zuelako. 1993. urteaz geroztik Iruñea eta Tuterako artzapezpiku da.