Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schlegel, Friedrich von

Alemaniar idazlea, August-en anaia (Hannover, 1772 - Dresde, 1829). Filosofia ikasketak Göttingen-go eta Leipzig-eko unibertsitateetan egin ondoren Jena-ra joan zen eta Athenäum aldizkaria sortu zuen anaiarekin batera. Aldizkari horretan argitaratutako artikuluak, Lucinda (1799) eleberria eta Europa aldizkarian plazaraturikoak izan ziren idazleak alemaniar pentsaera erromantikoari egin zizkion ekarpen garrantzitsuenak. 1802. urtean Parisen jarri zen bizitzen, eta greziar kultura aztertzen hasi zen, mendebaleko pentsamolde guztien iturritzat hartzen baitzuen Greziakoa. Obra nagusiak: Über die Sprache und Weisheit der Indier (1808, Indiarren jakituriari eta hizkuntzari buruz) eta Geschichte der alten und neueren Literatur (1815, Literatura zaharraren eta modernoaren historia).