Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sax, Antoine-Joseph

(Adolphe Sax deitua). Belgikar musika-tresna egilea (Dinant, Belgika, 1814 - Paris, 1894). Musika-tresna egile baten semea zen eta, lanbide hartaz gainera, flauta eta klarinetea jotzen ere ikasi zuen Bruselako musika ikastegian. 1842an Parisen kokatu zen, eta han asmatu zuen saxophone edo saxofoia (1845). 1857an hasi zen saxofoia jotzen irakasten Parisko Musika ikastegian, eta arrakastarik izan ez zuten beste tresna batzuk ere asmatu zituen. Tresnen patenteak zirela eta arazoak izan zituen legearen aurrean, eta 1880. urtetik aurrera behar gorrian bizi izan zen.