Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sawallisch, Wolfgang

Alemaniar orkestra zuzendaria (Munich, 1923). Munich-eko Kontserbatorioan ikasketak egin ondoren, Sawallisch-ek Augsburgoko operan egin zuen debuta 1950. Aachengo Operako (1953-1958), Wiesbaden (1958-1960) eta Koloniako (1960-1963) Operako musika zuzendaria izan zen. 1957-1961 urteen bitartean behin baino gehiagotan gonbidatu zuten Bayreuth-eko Jaialdira, eta han grabazio garrantzitsuak egin zituen Richard Wagner-en operekin. Hainbat kargu bete ditu: Vienako Orkestra Sinfonikoko zuzendaria (1960-1970), Hanburgoko Filarmonikokoa (1961-1973), Berlingo Alemaniar Operako musika aholkularia (1963-1965), Suitza Frantsesko Orkestrako musika zuzendaria (1970-1980), Munich-eko Operako musika zuzendaria eta zuzendari orokorra (1971-1992), eta, 1992. urteaz geroztik, Filadelfiako Orkestrako zuzendaria. Alemaniar tradizio erromantikoaren ildotik, Sawallisch-ek duen onena eman du Schumann, Richard Strauss eta Schubert-en lanetan, eta azken horren sinfonia guztiak grabatu ditu.