Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santa Cruz-eko markesa

(Alvaro de Bazán jaiotza izenaz). Espainiar almirantea (Granada, 1526 - Lisboa, 1588). Espainiako itsas-armadako buru izan zen. Frantsesen, turkiarren eta berberiarren aurka borrokatu zen Mediterraneoan eta bereziki nabarmendu zen Lepantoko guduan, turkiarren aurka (1571). 1580. urtean, Espainiako itsas-armada gidatu zuen Portugaleko konkistan eta frantses armadako ontzi talde bat menderatu zuen Azore uharteetan. Frantses preso guztiak hiltzeko agindua eman zuen. Gudu horren ondoren gomendatu zion Bazán-ek Filipe II.ari Ingalaterrako konkista presta zezan, eta horrenbestez hasi ziren Armada Garaitezinerako lanak. Horretan ari zela hil zen.