Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santa Cruz

Boliviako erdi-ekialdeko hiria eta izen bereko departamenduko (370.621 km2 ditu eta 1.011.690 biztanle) hiriburua, Piray ibaiaren ertzean. 419.520 biztanle (Boliviako bigarren hiria). Unibertsitatea. Aireportua. Errepide eta burdinbide gune garrantzitsua. Ekonomia garapen ikusgarria izan du azken urteetan petrolioaren ustiapenari eta merkataritzari esker. Nekazaritza eremu oparo bateko (azukre kanabera, kotoia, kafea) merkataritza gunea da, eta garrantzi handia du, halaber, industriak (petrolio findegiak, janari industria, kimika industria, ehungintza). Gas eta petrolio hobi oparoak daude hiritik hurbil.