Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santa Cruz de Tenerife

Kanarietako uhartediko probintzia, Tenerife, Gomera, La Palma eta Hierro-ko uharteek osatua. 3.208 km2 guztira eta 762.503 biztanle. Hiriburua, Santa Cruz de Tenerife. Hiri nagusiak: Puerto de la Cruz, Los Cristianos, San Sebastian de la Gomera eta Santa Cruz de la Palma. Sumendiek eragindako uharteak dira. 1971. urtean gertatu zen azken eztanda La Palmakoan. Klima tropizkoz behetikoa da, epela neguan (17 °C eta 126 mm euri ur) eta beroa udan (25 °C eta 0,5 mm euri ur). 7-8 hilabeteetan ez du ia euririk egiten. Ureztatze sareari esker laborantza (platanoak, tomatea, garia, artoa, garagarra, kotoia, azukre kanabera, tabakoa, fruitu arbolak) da, turismoarekin batera, probintziako ekonomia jarduera nagusia. Industria hiriburuan eta La Orotava eta Santa Cruz de la Palma hirietan baizik ez dago.