Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Santa Barbara, Aita Joakin

(Jaiotza izenaz Joaquín de Lanciego y Ruíz de Esquide). Arabar idazlea (Orrubusu, 1752 - ?). Karmeldarra. Logroñon, Iruñean eta Burgosen egin zituen eliz ikasketak, eta 1808an Fray Bartolome Santa Teresarekin batera egon zen Markinako komentuan. 1814an, beste fraideekin batera alde egin behar izan zuen frantsesak sartu zirela eta. Gero, Nafarroako Alesbeseko komentuan bizi izan zen. Harena da Guía de Colmeneros o tratado práctico de abejas izeneko liburua, 1827an, Erle gobernatzailleen guidariya izenburupean euskaraturik argitaratu zena. Itzultzailearen izena ez da ezaguna. Gipuzkeraz idatzia dago.