Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Samuelsson, Bengtingemar

Suediar kimikaria (Halmstad, 1934). Harvarden egin zituen ikasketak, eta gero, ikasketak bukatuta, kimika irakasle izan zen bertan, 1976. urtetik aurrera. Harvarden ez ezik, Karlinskako Institutuan ere eman zituen eskolak, 1950ean; Institutuko errektore izendatu zuten 1969an, eta Medikuntza Fakultateko dekano, 1963an. 1982an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Sune K. Bergström eta John R. Vane-rekin batera, prostaglandinen fisiologiari eta biokimikari buruz egindako ikerketengatik. Aurrerago ehunen egitura eta hormonek egiturotan eragiten dituzten ondorio biokimikoak aztertzen hasi zen.