Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salaberria, Sebastian

Gipuzkoar idazle eta bertsolaria (Oiartzun, 1915 - 2003). Kontakizun modu tradizionala erabili zuen Neronek tirako nizkin (1964) eleberrian; Salaberria bera da eleberri horren protagonista, eta gerra garaiko oroitzapenak kontatzen zituen. Bertso jarriak ere idatzi zituen, eta 1984an, ale batzuk bildu eta Nere soroko emaitzak lanean argitaratu zituen.