Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salaberri, M

(Salaberri Ibarlakoa deitua). Nafarroa Behereko idazlea (Ibarla, 1777 - ?). Lanbidez notarioa zen, Donibane Garazin. Bonaparte printzearen laguntzaileetako bat izan zen. Hark argitaratu zion Vocabulaire des mots basques bas-navarrais, traduits en langue française (1856) hiztegia. Behe-nafarreraz jarri zuen San Mateoren ebanjelioa.