Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salaburu, Pello

Nafar irakaslea (Arizkun, 1951). Deustu, New Mexiko, Massachusetts-eko Institute of Technology, Cornell University eta Euskal Herriko Unibertsitatean egin ditu ikasketak. Filologiako doktorea eta katedraduna da. Euskaltzain osoa da. 1983an Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten eta hango erretoreordea da 1991tik. Hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu, besteak beste, Massachusetts-eko Institute of Technology eta Tilburg, Buenos Aires, Polonia eta Harvard-eko unibertsitateetan. Haren lan nagusiak: Baztango euskalkiaz (1980), Ikaslearen Esku-gramatika (1981), Teoría lingüistica y Euskara baztanés (1983), Hizkuntzaren soinu-egitura (1984), Arau fonologikoak (1984). 2000. urtearen azkenaldera, berriz, bost kontakizun biltzen dituen Gorde nazazu lurpean lana argitaratu zuen, Kritikaren Sari Nazionala jaso zuena.