Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Salaberri Urzelai, Sabin

Arabar musikagilea eta abesbatza zuzendaria (Ibarra, Aramaio, 1934). Musika ikasketak Tomás Echávarrirekin (pianokoak), Julio Valdés-ekin (harmoniakoak) eta Francisco Escuderorekin (konposiziokoak) egin zituen. Gasteizko Apaizgaitegiko “Schola Cantorum“ eta “Araba” abesbatzetako zuzendaria izan da. Abesbatza musika, pianorako lanak, eta orkestrarako lanak egin ditu. Gaur egun Gasteizko Jesús Guridi musika eskolako zuzendaria da.