Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint Clair

Michigan-go estatuaren (Estatu Batuak) eta Ontario probintziaren (Kanada) artean zabaltzen den aintzira, Huron (iparraldean) eta Erie (hegoaldean) aintziren artean. 1.210 km2 ditu eta biribila da. Aintziraren iparraldean hustutzen da izen bereko ibaia (63 km) eta delta handi bat eratzen du bokalean. Aintzira Handietarako sarrera nagusia da.