Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sahagun, Bernardino de

Espainiar elizgizona eta historialaria (Sahagun, 1500 - Mexiko, 1590). Amerikan, Nueva Españan, Francisco del Toral gobernariak hango biztanleen kultura, erlijioa eta ohiturei buruzko liburu bat idazteko eskatu zion azteken hizkuntzan (1557). Hieroglifiko bidezko idazkera hautatu zuen, eta hala sortu zen Historia general de las cosas de la Nueva España, indiarren ohiturak, kultura eta historia ezagutzeko ezinbesteko ikerlana (1830. urtean argitaratua).