Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saha, Meghnad

Indiar astrofisikaria (Seoratali, Dacca-tik hurbil, 1893 - Delhi Berria, 1956). Allahabad-eko eta Kalkutako unibertsitateetako irakasle izan zen eta Kalkutako Fisika Nuklearreko Institutua sortu zuen. Erradiazioari eta ioitzeari buruzko lanak egin zituen. Besteak beste, atomoen ioitze termalaren ekuazioa azaldu zuen, espektroen itxura eta osaera eta argi iturriaren tenperatura kontuan hartzen dituena, eta izarren espektroa aztertzeko erabiltzen dena.