Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saarbrücken

edo Sarrebruck. Alemaniako hego-mendebaleko hiria, Saarland estatuko hiriburua, Saar ibaiaren ertzean, Frantziako mugatik hurbil. 190.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Burdinbide eta errepidegune garrantzitsua. Industria (altzairugintza, tresneria mekanikoa, ehungintza, janari industria, eraikuntzako gaiak, papergintza) eta mea ustiakuntza (ikatz hobiak) dira bertako ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira 1750. urteko udaletxea, XVIII. mendeko Ludwigskirche eliza barrokoa, XIII-XIV. mendeetako San Arnual abatetxe gotikoa, Sarre ibaiaren gaineko zubi zaharra (1546), XV. mendeko eliza-gaztelua, XVIII. mendeko gaztelua eta hainbat museo.