Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saadawi, Nawal el

Egiptoar idazlea (Kairo, 1937). Txikitatik izan zuen idazteko zaletasuna eta trebetasuna, eta feminismoaren alde erabili du gaitasun hori. 1971n Emakumeak eta Sexualitatea ikerketa ospetsuaren ondorioz, bere lan guztiak debekatu egin zituzten Egipton, eta Osasun zerbitzuko zuzendari orokorraren kargua kendu zioten. Baina horrek ez zuen kikildu, eta Emakumeen Elkartasunaren Taldean bildu zuen emakumeen aldeko higikundea. Baina horren ondorioz, 1981ean espetxeratu egin zuten, eta handik gutxira ihesi egin behar izan zuen Egiptotik Londresa. Idatzi dituen eleberrien artean Imanaren beheratzea eta Jainkoa Niloren bazterrean hiltzen da ditu lan nagusietako bi. Bi lan horietan emakume musulmanek bizi dituzten desberdintasun egoerak ageri dira. Bere lan ezagunena Bilatzen zuen emakumea (1969) da. Lan horretan Saadawik Fouadaren istorioa kontatzen du; hogeita hamar urte inguruko emakumea, amarekin bizi dena eta kimikari gisa lan egiten duena. Egun batean, bere maitale Farid hitzordura ez baita ageri, mundua desegiten zaio bat-batean eta, erotuta, gizon maitatuaren bila hasten da Kairoko kaleetan. Fouadak barruranzko bilaketa egiten du, ordea, eta emakume izateagatik bizi izan dituen egoera tamalgarriak erakusten dizkie irakurleei.