Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sa’adia ben Joseph

(Arab. Sa’adya ibn Yusuf al-Fayyumi). Teologo judua (Dilaz, Fayyum, 882 - Sura, Babilonia, 942). Suraren eskola talmudikako buru nagusia izan zen, eta, Biblia ulertarrezago bihurtu nahiz, arabierara itzuli zuen. Arabiar kulturako zenbait gai erabili zituen Biblia itzultzean, eta azterketa sakonak egin zituen Itun Zaharraz eta kultura klasikoaz. Eragin handia izan zuen Erdi Aroan. Lan aipagarrienak:Sorkuntzako liburuari buruzko iruzkinak eta Sineste eta uste osoen liburua.