Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sá de Miranda, Francisco de

Portugaldar idazlea (Coimbra, 1481 - Quinta de Tapada, Minho, 1558). 1521-1526 urteetan Italian bizi ondoren Portugala itzuli zen, eta Italiako Berpizkundeko molde berriak egokitu nahi izan zituen Portugalgo literaturan, bai poesian, bai antzerkigintzan. Lan nagusiak: Os estrangeiros (1528, Atzerritarrak), Os Vilhalpandos (1538, Vilhalpandotarrak) eta Fábula do Mondego (Mondegoko alegia). 1595. urtean argitaratu zituzten Sá de Mirandaren literatura lan gehienak Poesiak bilduman.