Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rühmkorff, Heinrich Daniel

Alemaniar fisikaria (Hannover, 1803 - Paris, 1877). Parisen jarri zen bizitzen eta doitasun tresnak (galvanometroak, indukzio tresnak, tresna elektromagnetikoak) landu eta hobetu zituen. Bere izeneko bobina asmatu zuen 1851. urtean, indukzio korronteak sortzen dituena (Rühmkorff-en bobina).