Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruiz de Alarcón y Mendoza, Juan

Mexikon jaio zen espainiar dramagilea (Mexiko, 1581 - Madril, 1639). Mexikon eta Salamancan egin zituen zuzenbideko ikasketak. Madrilen zen 1614. urtean, eta komediak idazten hasi zen Lope de Vega, Quevedo, Tirso eta abarren trufen artean, konkorduna baitzen. Indietako Kontseiluko erredaktore izan zen. Lope de Vega, Tirso edo Vélez de Guevara dramagile oparoen ondoan, idazle urria izan zen Ruiz de Alarcón, idazleak berak argiratatutako bi liburuek 20ren bat komedia baizik ez baitute jasotzen: Los desdichados en fingir, Los empeños de un engaño, Ganar amigos, Los pechos privilegiados, El Anticristo, La crueldad por el honor, La verdad sospechosa, Las paredes oyen, La prueba de las promesas, Mudarse por mejorarse eta El examen de maridos.