Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rueil-Malmaison

Frantziako iparraldeko hiria, Hauts-de-Seineko departamenduan, Parisko eskualdean, Parisko hiriaren mendebalean. 64.429 biztanle. Industria (argazkigintzarako gaiak, automobilgintza, kimika industria, destilategiak) da ekonomia jarduera nagusia. Aipagarriak dira Malmaisongo gaztelua edo museo nazionala (XVII. m.) eta XVI. mendeko Saint-Pierre-et-Saint-Paul eliza, XIX. mendean berriro eraikia (bertan daude Josefina enperadorearen eta Hortensia erreginaren hilobiak).