Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruffini, Paolo

Italiar matematikari eta fisikaria (Valentano, 1765 - Modena, 1822) Gerora multzoen teoria aljebraikoaren oinarri izan ziren ekuazioak aztertu zituen. Ruffini izan zen bosgarren mailako ekuazioak ebazpide aljebraikorik ez dutela frogatu zuen lehen matematikaria. 1787. urtean Modena-ko unibertsitateko matematika irakasle izendatu zuten, eta 1799. urtean unibertsitate bereko medikuntza klinikoko eta matematika aplikatuetako irakasle egin zuten. Modenako eskola militarrean irakasle izan zen halaber, eta 1814. urtean Modenako Unibertsitateko erretore hautatu zuten. 1799. urtean bosgarren mailako ekuazioei buruzko froga amaitu zuenean kritika ugari izan zituen zehaztasun falta zela eta. Niels Henrik Abel matematikari norvegiarrak asmatu zuen 1824. urtean Ruffinik egindako frogarentzat hobekuntza. Abiapuntu garrantzitsua izan zen Ruffinik multzoen gainean egin zuen ikerketa, gerora gai hori landu zuten Evariste Galois eta Agustin-Louis Cauchyrentzat.  v  Ruffiniren erregela.nmailako edozein polinomioren eta x-a formako binomio baten arteko zatiketa kalkulatzeko erregela. (ik. koadroa).