Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rueda, Salvador

Espainiar poeta (Malaga, 1857 - Malaga, 1933). Oso idazle oparoa izan zen eta eleberriak, kontakizun liburuak, poesiak eta antzerki obrak idatzi zituen. Obra nagusiak: Noventa estrofas (1883), Cuadros de Andalucía (1883), Cantos de la vendimia (1891), En tropel (1892) eta Fuente de salud (1906). Clarín, Rubén Darío eta Unamuno bezalako idazle handiak izan ziren aurreko liburuetako aitzin-solasen egileak. Eragin handia izan zuen Ruedak idazle gazteengan, Juan Ramón Jiménezengan bereziki.