Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rotrou, Jean

Frantses poeta dramatikoa (Dreux, 1609 - Dreux, 1650). Richelieu kardinalak babestu zuen eta komediak, tragediak eta tragikomediak idatzi zituen. Obra nagusiak: L’Hypocondriaque (1629, Hipokondriakoa), Le Véritable Saint-Genest (1647, Benetako San Genest edo Gines), Venceslas (1648) eta Cosroes (1649). Frantses dramagile neoklasikorik handienetako bat izan zen.