Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rotherham

Ingalaterrako erdi-iparraldeko hiria eta barrutia (283 km2 eta 253.200 biztanle), Hego Yorkshire-ko konderrian, Don eta Rother ibaien bilgunean. 123.312 biztanle. Industria (altzairugintza, metalurgia, tresneria mekanikoa, beiragintza) eta mea ustiakuntza (ikatz hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1746. urtean lehen altzairu lantegiak ezarri zirenean garatu zen hiria eta egun Don haraneko industrialde trinkoa osatzen du Sheffield eta Doncaster industria hiriekin batera. Aipagarriak dira Don haranaren gaineko zubia (XV. m.) eta eliza gotiko-erromanikoa.