Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rothko, Mark

Estatu Batuetako pintorea, jatorriz errusiarra (Dvinsk, 1903 - New York, 1970). 1913an Estatu Batuetara joan zen eta 13 urte geroago hasi zen pintatzen, espresionismoaren ildotik. The Ten taldeko sortzaileetarikoa izan zen (1935), eta Bigarren Mundu Gerra garaian surrealismoaren bidetik jo zuen. Pintura ez figuratiborantz lerratu zen ondoren eta, argia eta koloreak nahastuz, idarokizun askotako koadroak lortu zituen. Kolore beltza eta grisa erabili zituen ia soilik azken urteetan.