Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Romero de Torres, Julio

Espainiar pintorea (Kordoba, 1880 - Kordoba, 1930). Andaluziako gaiak erakutsi zituen bere koadroetan, eta ospe handia izan zuen bere garaian, emakumeen erretratuengatik batez ere. Haren obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Musa gitana, El retablo del amor, El poema de Córdoba, etab.