Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Romeo eta Julieta

(Ing. Romeo and Juliet). William Shakespeare dramagile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen drama ospetsua; elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da. Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovsky (1869-1880, orkestra obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelli-ren Romeo e Giuletta besteren artean (1968).