Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rojo García, Javier

Arabar politikaria (Iruñea, 1949). Espainiako Alderdi Sozialistako kidea. Industri maisua da ogibidez, arte grafikoetan espezializatua. 1976an UGTko kide egin zen, eta hurrengo urtean Euskadiko Alderdi Sozialistakoa. Gasteizko udalean zinegotzi izan zen 1983tik 1984ra eta 1991tik 1996ra, Arabako Foru diputatua 1979tik 1983ra eta 1987tik 1991ra, eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea 1983tik 1987ra eta 2003tik 2004ra. Gainera, Espainiako Kongresuko kide izan da 1982tik 1993ra, eta Senatukoa 1993tik aurrera. PSOEk 2004ko Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi zituenetik bera da Senatuko lehendakaria.