Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rodríguez, Silvio

Kubatar kantagilea eta kantaria (San Antonio de los Baños, 1946). Nueva troba cubana taldeko kidea. 1957. urtean telebista saioetan hasi zen lanean, eta geroago El caimán barbudo taldearekin lan egin zuen. ICAIC filmetarako soinu eta musika enpresan ere lan egin du, antzerkilanen eta dokumentalen musikagile gisa. Disko ugari argitaratu ditu. Aipagarrienak, besteak beste, hauek dira: Unicornio, Rabo de nube, Te doy una canción, Al final de este viaje, Mujeres.