Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rocha, Paulo

Zinemagile portugaldarra (Porto, 1935). Parisen hasi zen zinemagintzan, eta Jean Renoir-en laguntzaile aritu zen. Portugalera itzulita, bi film luze egin zituen, Os verdes anos (1963, Urte musker haiek) eta Mudar de vida (1966, Bizitzaz aldatu). Hamar urte ondoren A ilha dos amores (1982, Maitasunen Uhartea) egin zuen, Ekialde urrunaz maitemindu zen Wenceslau de Moraes idazlearen bizitza eta heriotza jasotzen duen film ederra, Portugalgo zinemak inoiz egin izan duen ekoizpenik ausartena.