Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ripollès

Kataluniako iparraldeko eskualdea, Gironako probintziaren ipar-mendebalean, Pirinio mendien aldean. 890 km2 eta 34.000 biztanle. Hiriburua: Ripoll. Iparraldean (Alt Ripollès) Pirinioetako gailurrak, 2.000 eta 3.000 m bitartekoak (Puigmal, Puig de Bastiments, Balandrau) daude eta hegoaldean lur behereagoak zabaltzen dira (Baix Ripollès), Ter ibaiak eraturiko haran sakonaren inguruan. Klima euritsu xamarra (1.000 mm urtean batez beste) eta hotza da. Abere hazkuntza, ehungintza, metalgintza (Ripoll) eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.