Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Risi, Dino

Italiar zinemagilea (Milan, 1916 – Erroma, 2008). Bigarren Mundu Gerraren ostean egin zuen film laburrak, Barboni (1946), Veneziako Mostraren saria jaso zuen. Gero behe mailako klaseen bizitza eta ohiturak estetika neoerrealistaz agertzen zituen film laburrak egin zituen. Neoerrealismoa beherantz hasia zelarik Poveri ma belli (1956, Pobreak baina ederrak) komedia egin zuen, arrakasta handia izan zuen film luzea. Gero ohiturazko komediak egin zituen, asko eta asko Italiako antzezle ospetsuenekin: Vittorio De Sica eta Sofia Loren, Vittorio Gassman, Ugo Tognazzi. Askoren artean egindako filmetan ere parte hartu zuen. 1970etik aurrerako filmek umore beltza, satira eta ezkortasuna dute ezaugarri nagusitzat. Filmak: Una vita difficile (1961, Bizimodu nekeza), I mostri (1963, Munstroak), In nome del popolo italiano (1971, Italiako herriaren izenean), Profumo di donna (1974, Emakume perfumea), I nuovo mostri (1977, Munstro berriak).