Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ripoll Quintas, Pedro

Espainiar biologo eta ikertzailea (Madril, 1943). Biologia molekularreko ikasketak egin zituen, Madrilen. 1984an Ikerketa Zientifikoetarako Batzorde Goreneko taldean sartu zen, ikertzaile gisa, eta han lehenbizi, eta Estatu Batuetan eta Suitzan gero, bere ikasketak sakontzeko aukera izan zuen. Ikertzaile gisa, garapenaren genetikaren alorrean aritu da beti lanean. 1988an Biologia Molekularreko Zentroko zuzendaritza utzita, Ikerkuntza Zientifiko eta Teknikokoa hartu zuen, baina bi urte geroago, kargu berria bertan behera utzita, aurrekoa hartu zuen berriro.